2019(e)ko urtarrilaren 28(a), astelehena

LH4: POSTE KILOMETRIKOA


LH4:ZUBIETARA IRTEERA







Azaroaren 22an, osteguna, Zubietara joan ginen Txanela ikasgaian landu dugun gure eskualdearekin erlazionaturiko txango txiki bat egitera. Lasartera autobusez joan ginen eta ondoren oinez Zubietara.
Bertan “Bote Luzea” izeneko kirola egiten den frontoi berezi bat ikusteko aukera izan genuen. Kirol hau Euskal Herriko puntu ezberdinetan burutzen da, tenisa eta esku pilotaren uztarketa bati esker. Bost jokalarik hartzen dute parte joko honetako talde bakoitzean eta helburua marraz bestaldera pilota pasa eta tanto egitea da. Bitxikeri bezala esan, sakea egiterako garaian mahai moduko batean eman behar duela lehen botea.
Goiz-pasa bikaina izan genuen eguraldi onak eta tenperaturak lagunduta.

LH4: BERTSO SAIOA





























Euskararen egunaren ondorengo egunean, abenduaren 4ean, Lugaritzeko kultur-etxean Maddalen Arzallus eta Aitor Mendiluzeren bertso-saioan egoteko parada izan genuen. Ordubete iraun zuen saioaz asko gozatu genuen eta guk ere gure lana burutu ondoren, bi bertsolariei oinak eta puntuak eman genizkien. Saioaren amaieran, oholtza gainean zeudenek ikuskizun aparta eman ziguten beraien arteko bertso “borroka” bikainarekin.